While...Wend instrukzioa

Programa batek While instrukzioa aurkitzen duenean, baldintza probatzen du. Baldintza False (faltsua) bada, programak zuzenean jarraitzen du Wend instrukzioarekin. Baldintza True (egiazkoa) bada, begizta exekutatzen jarraitzen da programak Wend aurkitu arte, eta orduan, While instrukziora itzultzen da. Baldintzak True izaten jarraitzen badu, begizta berriro exekutatuko da.

Do...Loop instrukzioan ez bezala, ezin zara While...Wend begiztatik Exit instrukzioaren bidez irten. Ez irten inoiz While...Wend begiztatik GoTo instrukzioaren bidez, exekuzio-errorea sortu baitezake.

Do...Loop instrukzioa While...Wend baino malguagoa da.

Sintaxia:


While baldintza [instrukzioa] Wend

Adibidea:


  Sub AdibideaWhileWend
  Dim sText as String
  Dim iExekutatu As Integer
      sText ="Hau testu laburra da"
      iExekutatu = 1
      while iRun < Len(sText)
          if Mid(sText,iRun,1 )<> " " then Mid( sText ,iRun, 1, Chr( 1 + Asc( Mid(sText,iRun,1 )) )
          iExekutatu= iExekutatu + 1
      Wend
      MsgBox sText,0,"Testu kodetua"
  End Sub